Ekainaren lehen astebururako Gran Facha eta Frondiella mendietara genuen

antolatua irteera Irungo Erlaitz mendi elkartearekin,

baina oraindik pirineoetan elur asko dagoenez irteera motzagoa egitea erabaki dugu,

Musales eta Llena Cantal mendietara.

Larunbata , ekainak 1: La Sarrako urtegitik (1450m) abiatuko gara Musaleseko lepora(2580m),

bertatik Musales-eko tontorra (2654m) egin daiteke.

Ondoren Respomuso aterpetxera (2208m) jeitsiko gara lo egitera.

Igandea, ekainak 2: Respomusoko aterpetxetik (2208m)

GR 11 ibilbidea jarraituko dugu Panticosako bainuetxeraino( 1636m),

bidean Llena Cantal (2956m) mendia egiteko aukera egongo da.

Irteeraren prezioa 55€-koa izango da bazkideentzat eta bazkide ez direnentzat

62€ federatuek eta 72€ federatu gabe daudenak.

Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org , azken eguna maiatzak 30, osteguna.

Izena ematerakoan 20€ aurreratu beharko dira ondorengo kontuan:

Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038