San Juanetarako irteera antolatu dugu Gavarnie-ra.

Ekainak 21, ostirala: Tolosatik irten eta Gavarnien lo egin, Grange de Holle aterpetxean.

Ekainak 22, larunbata: Gavarnieko eski estaziotik aterako gara, “Brecha de Roland” aldera eta ondoren “Cilindro de Marbore”-ko bidea hartuko dugu, Sarrioen lepoan dendak montatuko ditugu lo egiteko. Larunbatean mendi desberdinetara igotzeko aukera egongo da, Taillon, Casco edo Torrera.

Ekainak 23, igandea: “Cilindro de Marbore”-ra igoko gara eta berriro ere kanpin dendetan egingo dugu lo.

Ekainak 24, astelehena: Dendak jaso eta kotxera bueltatuko gara.

Eraman beharreko materiala: kanpin denda, neguko lo zakua, “esterilla”, 2 eguneko gosaria, 3 eguneko bazkaria, 2 eguneko afaria, kranpoiak eta pioleta.

Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org , azken eguna ekainak 19, asteazkena.

Izena ematerakoan 20€ aurreratu beharko dira ondorengo kontuan:

Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038

 

Oharra: Bidaia autoz egingo dugu,norbait iganden bueltatu nahibadu aukera egongo da.