Kaixo:

Maiatzeko azken astebururako irteera antolatu dugu kantabriara via ferratak egitera.

Maiatzak 24, ostirala: Tolosatik aterako gara eta Ramales de la Victoria herrian dagoen aterpera joango gara lo egitera.

Maiatzak 25, larunbata: Socueva auzoan dagoen via ferrata egitera gerturatuko gara goizean, inguruan.dagoen ferrata zailena da K5 zailtasunekoa. Oraindik indarrak baditugu San Roque de Riomeran dagoen via ferrata egingo degu K4.

Maiatzak 26, igandea: Ramales herrian dauden hiru via ferratak egingo ditugu, lehengo Calera K4,ondoren el caliz K2-K3 eta azkenik Callejomadero K4.

Eraman beharreko materiala: Arnesa, via ferratetako disipadorea, kaskoa, rapelatzeko aparatu bat eta eskularruak ere gomendagarriak dira.Izen emateko azken eguna maiatzak 21 asteartea arratsaldeko 20:30ak arte, oargimendi@gmail.com emailean.