Kaixo:

 

Ekainaren 4 eta 5eko astebururako irteera antolatu dugu Aran bailarara via ferratak egitera.

Bertan behera gelditu zen eguraldiagatik eta ekainaren hasieran egingo dugu.

Asteburu honetarako arroilen jeitsierako irteera genuen, baino hau aurrerago egingo da.

Ekainak 3, ostirala: Tolosatik irtengo gara Aran bailaran dagoen Salardu herrira, bertan dagoen aterpean lo egiteko.

Bidaia 3 ordu 30min ingurukoa izango da.

Ekainak 4, larunbata: Salardutik Unha herrira joango gara eta bertan dagoen ferrata egingo dugu.

D+ zailtasunekoa da, ibilbide guztia egiteko 5 edo 6 ordu beharko ditugu. Berriro ere Salarduko aterpera itzuliko gara.

Ekainak 5, igandea: Kotxea hartu eta Les herri ingurura joango gara eta bertan dagoen ferrata egingo dugu.

MD zailtasuna du, ibilbidea egiteko 2 edo 3 ordu beharko ditugu. Ondoren Tolosara itzuliko gara.

Eraman beharreko materiala: Kaskoa, arnesa, ferratetako disipadorea… Elkartean disipadore batzuk ditugu alokatzeko.

Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org, azken eguna maiatzak 30 astelehena.

Izena ematerakoan 20€ aurreratu beharko dira ondorengo kontuan:

Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038.