Kaixo

Hurrengo aste bukaerarako irteera antolatu dugu Ainsa aldera, Via Ferratak eta arroil jeitsierak egitera.

Uztailak 5, ostirala: Tolosatik irten eta Ainsa herrian dagoen Mora de nuei aterpean egingo dugu lo.

Uztailak 6, larunbata: Lehenengo Foradada del Toscar-eko via ferrata egingo dugu, eta ondoren Broto herrian dagoen Sorrosalekoa egingo dugu. Berriro ere Ainsako aterpera itzuliko gara.

Uztailak 7, igandea: Nerin inguruan dagoen Viandico arroila jeitsiko dugu lehengo eta ondoren Fanlo herrian dagoen las Gloces arroila.

Eraman beharreko materiala: Arnesa, via ferratetako disipadorea, neoprenoa, kaskoa, zortzia.

Mendi elkartean alokatzeko materiala dago.

Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org , azken eguna uztailak 3, asteazkena.

Izena ematerakoan 20€ aurreratu beharko dira ondorengo kontuan:

Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038