Kaixo

Hurrengo asteburuan irteera antolatu dugu Irati aldera.

Azaroak 22, ostirala: Tolosatik irten eta Osateko kanpinean egingo dugu lo, Otsagin.

Azaroak 23, larunbata: Urkulu mendira igoko gara Orbaizetako Olatik. 600m-ko desnibela eta 2:30ko igoera. Buelta guztira 5 ordu ingurukoa izango da. Berriro ere kanpinera itzuliko gara.

Azaroak 24, igandea: Goñiburu mendira igoko gara Irabiako urtegitik. 600m-ko desnibela eta 5 ordu inguruko buelta izango da.

Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org , azken eguna azaroak 21, osteguna.

Izena ematerakoan 20€ aurreratu beharko dira ondorengo kontuan:

Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038