Kaixo

Uztaileko azken astebururako irteera antolatu dugu “Picos de Europara”.

Uztailak 25, osteguna: Tolosatik irten eta “Covadonga-ko” lakuetara joan, handik Vegarredonda aterpera igotzeko, bertan pasako dugu gaua. Igoera ordu t’erdikoa izango da eta 400m ko desnibelarekin.

Uztailak 26, ostirala: Peña Santa de Castilla mendia igoko dugu,. 4h 20’ ko igoera eta 1240m ko desnibela. III+ mailako zailtasuna du. Berriro ere Vegarredonda aterpera jeitsiko gara lo egitera.

Uztailak 27, larunbata: Torre de Santa Maria eta Torre de la Horcada mendiak igoko ditugu. 3h 30’ ko igoera dago lehengora, 1100m ko desnibelarekin eta bigarrenera ordu t’erdi inguru puntatik.

Uztailak 28, igandea: Enol lakura jeitsi kotxera eta Tolosara buelta.

Eraman beharreko materiala: kaskoa, arnesa eta rapelatzeko zortzia. Lo zakua aterperaino.

Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org , azken eguna uztailak 19, ostirala.

Izena ematerakoan 20€ aurreratu beharko dira ondorengo kontuan:

Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038