Aste santuan irteera antolatu dugu Montserrat-eko mendizerrara.


Apirilak 17, osteguna: Goizeko 8etan Usabal kiroldegitik aterako gara. Bidaia 6 ordu ingurukoa izango da.

Eguerdiko ordubiak aldera iritsiko gara Can Puig etxera, Sant Salvador de Guardiola herrian. Bertan dugu aterpea gordeta egun guztiak igarotzeko. (Montserrat ekialdea).

http://canpuig.cat/nivells/plantilla1/id/19 . Arratsaldea libre egongo da norberak nahi duena egiteko.

 

Apirilak 18, ostirala: Montserrat-eko monastegitik irtengo gara eta Onofre-tik pasa ondoren Sant Jeroni (1237m) mendira igoko gara.

Monastegira bueltatzeko San Benet aterpetik pasako gara. 700m-ko desnibela eta 4 ordu inguruko ibilaldia.

https://www.youtube.com/watch?v=xCPG_SrMJYU . Arratsaldean kirol eskalada egiteko aukera egongo da monastegi ondoan edo Teresina via ferrata egin. Nahiduenak arratsaldea libre hartu dezake.

 

Apirilak 19, larunbata: Turismo egiteko eguna Bartzelonan.

 

Apirilak 20, igandea: Can MaÇana-ko portutik (716m) Portell de Migdia-ra (1029m) iparraldetik igaroko gara

eta bueltan Vicent Barbe aterpetik itzuliko gara.(Montserrat mendebaldea). Arratsaldea libre egongo da norberak nahi duena egiteko. Gauean agur afaria.

 

Apirilak 21, astelehena: Etxera itzuli.

 

Eskalatzera joan nahi duenak aukera dauka egunero eskalatzeko.

Aterpea 140€ kostako da 4 pentsio erdirekin eta bidaia 50€ inguru.

Eskalatzera eta via ferratak egitera joan nahi duenak eraman beharreko materiala: Arnesa, katu hankak, via ferratetako disipadorea eta kaskoa.

Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org , azken eguna apirilak 14, astelehena.

Izena ematerakoan 20€ aurreratu beharko dira ondorengo kontuan:

Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038