Abenduaren erdialderako irteera antolatu dugu Aralarko mendikatera, hain zuzen Mailoetara.

Abenduak 14, igandea, Errazkinera joango gara kotxez. Soroaundi deituriko lekutik abiatuko gara oinez (600m), Belutako langatik (918m) pasako gara eta pixkanaka mailoetako ertzaren bila joango gara. Lehenengo tontorra Ttutturre (1283m) izango da, ondoren Balerdiraino (1197m) etengabeko gora-beherako ibilbidea jarraituz joango gara. Balerditik Astunaldeko lepora jaitsiko gara berriz, eta hemendik Azkaratera (440m).

Ibilbide guztia egiteko 9-10 ordu inguru beharko ditugu. Zailtasun teknikorik ez dago, baina etengabeko gora-beherako ibilbidea denez gogorra izango da.

Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org , azken eguna Abenduak 9, asteartea.