Kaixo

Apirilaren 21 erako Iparlara prestatua genuen irteera astebete atzeratu dugu. Beraz irteera apirilak 28 an izango da.

Ibilbidea Aritzakun bailaran hasiko dugu, lehendabizi Irubelakaskoa (955m) mendia igotzen, ondoren Gorramakil (1080m) eta Gorramendi (1070m) mendietatik pasa ondoren Mehakako lepora jeitsiko gara eta bertatik Tutulia (985m) mendira igo, eta ertza jarraitzen Iparlaraino (1044m) iritsiko gara. Azken honetatik berriro ere Aritzakun bailarara jeitsiko gara.

Ibilbidea 8 edo 9 ordukoa izango da, 1000m inguruko desnibelarekin eta 25 km-ko luzera.

Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org, apuntatzeko azken eguna apirilak 23, asteartea.

Izena ematerakoan 10€ aurreratu beharko dira ondorengo kontuan:

Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038

Agur