Kaixo

Urriaren 17, 18 eta 19rako irteera antolatu dugu Vadielloko urtegira, Guarako parke naturalera.

Urriak 17, ostirala: Tolosatik irten eta Peña Guarak Vadielloko urtegian duen aterpean lo egin.

Urriak 18, larunbata: Canal del Palomo via ferrata egin MD- zailtasuna du 3 edo 4 ordu eta arratsaldean eskalatzeko aukera egongo da, bertan eskalada eskola dago. Gero berriro ere aterpera itzuliko gara lo egitera.

Urriak 19, igandea: Mallo San Jorge mendia igoko dugu “Cresta de los Pepes”-etik. Mendi honetara igotzeko klabija batzuetatik igaro behar da eta jeitsi rapelatzen. 6 edo 7 orduko ibilbidea izango da.

Eraman beharreko materiala: Arnesa, ferratetarako disipadorea, kaskoa, bilguneetara lotzeko zinta, rapelatzeko zehozer.

Lo egin behar dugun aterpean ez dago sukalde zerbitzurik, bakoitzak edo taldeka bere otorduak prestatu beharko ditu. Ez dago sukalderik gauzak prestatzeko, norberak hornilloa, platera, edalontzia … eraman beharko ditu.

Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org , azken eguna urriak13, astelehena.

Izena ematerakoan 20€ aurreratu beharko dira ondorengo kontuan:

Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038