Kaixo

Maiatzak 20, 22, 23, 24 eta 25rako oinarrizko eskalada ikastaroa antolatu dugu.

Astartean, ostegunean eta ostiralean ikastaroa arratsaldeko 19:00etatik 21:00tara izango da elkartean eta asteburuan inguruko eskalada eskola batera joango gara ikasitakoa praktikatzera.

Erabiliko den materiala: Arnesa, katu oinak eta kaskoa.

Materialik ez duenak elkartean hartzeko aukera izango du.

Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org. Azken eguna maiatzak 16 ostirala.