OINARRIZKO ESKALADA IKASTAROA

Maiatzak 4, 7, 8, 9 eta 10rako oinarrizko eskalada ikastaroa antolatu dugu.

Astelehenetik ostiralera ikastaroa arratsaldeko 19:00etatik 21:00tara izango da elkartean, eta asteburuan ikasitakoa praktikatzera joango gara inguruko eskalada eskola batera.

Erabiliko den materiala: arnesa, katu oinak eta kaskoa.

Materialik ez duenak elkartean hartu ahal izango du.

Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org.