Kaixo:

 

Maiatzeko azken astebururako, maiatzak 31 eta ekainak 1, eskalada irteera antolatu dugu.

San Faustoko eskalada eskolara joango gara. Eskola hau Eraul herrian kokatzen da, Lizarratik 4km-ra.

Eskalada eskola honetan maila guztietako bideak daude, denek eskalatzeko modukoak.

Larunbat eta igandean, Tolosako usabal kiroldegiko parkinetik aterako gara goizeko 8:00etan, eta Eraul ingurura joango gara.

Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org.

Elkartean materiala alokatzeko aukera egongo da.

Elkarteko bazkide ez denak bidaiko gastuak eta 3€ gehiago ordaindu beharko ditu eguneko.