Oargi Mendi Elkartea 2016ko federatu txartelen tramitazioak egiten hasi da.

 

 

Internet bidez federatzeko aukera dago, web horrialdeko goiko menuan «FEDERATU TXARTELA» jartzen duen gunean klikatu eta bertan federatzeko behar diren horriak eta prezioak aurkituko dituzu.

Ordutegia: astelehena eta osteguna 19:00etatik 20:30etara.

Gogoratu nahi dizuegu bazkideentzako liburutegi zabal bat daukagula, bertan mapak, liburuak, gidak (eskalada, arroilen jaitsiera…) etb. eskuragarri daudela.

Ekintza desberdinak egiteko materiala ere alokatzeko aukera dago (kranpoiak, pioletak, erraketak, neoprenoak, arnesak, kaskoak, etb.).

Urtean zehar mendi elkarteak antolatzen dituen ekintzetan parte hartzera animatzen zaituztegu.