Kaixo:
Iraileko azken astebururako, irailak 28, 29 eta 30rako, irteera antolatu dugu, arroil jaitsierak eta via-ferratak egiteko, Echoko haranera joango gara.
Ostiralean Tolosatik kotxez, Lizarako aterpetxera joango gara eta bertan egingo dugu lo.
Larunbatean, irailak 29an, Estriviellako arroilaren jaitsiera egingo dugu. Eta arratsaldean Oza basoan dagoen via ferrataren igoera egingo dugu.
Igandean, irailak 30ean, Boca del Infienoko arroilaren jeitsiera egingo dugu, eta ondoren Tolosara itzuliko gara.

Eraman beharreko materiala: neoprenoa, arnesa, zortzia, lotzeko kaboa, ferratarako disipagailua eta kaskoa.

Nahi duenak elkartean materiala alokatzeko aukera izango du.

Izena emateko azken eguna irailak 25, asteartea arratsaldeko 19:30ak arte, oargimendi@gmail.com helbidean edo 688698642 telefonoan.

Izena ematerakoan 20€-ko diru sarrera egitea derrigorrezkoa da, bestela ez da izen ematea konfirmatuko.

EUSKADIKO KUTXA / CAJA LABORAL 3035 0028 11 0281141038