Kaixo:
Astesantuko irteera Palentziako mendietara egitea proposatzen dizuegu. Duela 2 urte antolatu genuena, eta bertan behera geratu zena.Apirilaren 14an, goizean, irtengo gara eta apirilaren 18an, itzuli. Gure asmoa Tres Provincias (2497m), Peña Prieta (2543m) eta inguruko beste batera igotzea da, eguraldiaren arabera.
Aterpea Triollon izango dugu, «Curavacas» aterpetxean. Bertan lo egin eta gosaldu ahal izango dugu; afariak ondoko jatetxe batean.
Eguneko janaria norberak berea eraman beharko du.Eraman beharreko materiala: kranpoiak eta pioleta.Izen-ematean 20€ aurreratuko ditugu, eta helbide honetan: oargimendi@gmail.com edo 688698642 tlfnora. deituta. Izena emateko azken eguna: apirilak 11, astelehena.
Animatu!!!