29 10, 2019

Castro Valnera Irteera

Por | octubre 29th, 2019|Sailkatu gabea|Sin comentarios

Kaixo:Azaroaren 9 eta 10ean irteera antolatu degu Cantabriara.Azaroak 8, ostirala: Tolosatik irten eta Ramales de la Victoria herrian dagoen aterpean egingo degu lo.Azaroak 9, larunbata: Kotxea hartu eta Lunadako eski estaziora gerturatuko gara, bertatik Castro Valnera mendia egiteko. 15km inguruko ibilbidea eta 7 - 8 ordu.Azaroak 10, igandea: Asoneko lepora joango gara eta inguruan buelta [...]

14 10, 2019

TOLOGORRI IRTEERA

Por | octubre 14th, 2019|Sailkatu gabea|Sin comentarios

Kaixo:Urriaren 20rako irteera antolatu degu "Sierra Salvada"ra.Tologorri mendira igoko gara, 1100m inguruko desnibela egingo degu eta ibilaldiak 6 ordu inguruko iraupena izango du. Frontala eraman behar da, agian kobazulo bat zeharkatu behar da eta.Izena emateko azken eguna urriak 17 osteguna, oargimendi@gmail.com edo 688698642 mugikorrean

20 09, 2019

Arroilak Pirineotan

Por | septiembre 20th, 2019|Sailkatu gabea|Sin comentarios

Kaixo:Iraileko azken astebururako (27-29) irteera antolatu dugu Ossau bailarara arroilak jeisteko.Ostiralean Eaux-Chaudes herrian dagoen aterpera joango gara asteburuan zehar lo eta afaltzeko.Launbat eta igandean bailarako arroilak jeitsiko ditugu, oraindik aukeratu gabe daude, ur emariaren arabera datorren astean aukeratuko ditugu.Eraman behareko materiala: Neoprenoa, eskarpinak, neoprenozko eskularruak, kaskoa, arnesa, zortzia eta lotzeko kaboaIzena emateko azken eguna irailak [...]

1 09, 2019

Bachimala Mendi Irteera

Por | septiembre 1st, 2019|Sailkatu gabea|Sin comentarios

Kaixo: Irailaren 14 eta 15erako irteera antolatu dugu Eriste eta Bachimala egiteko.Irailak 13, ostirala: Tolosatik irten era Saravillo herrian dagoen aterpean egingo degu lo.Irailak 14, larunbata: Kotxeak hartu eta Sahuneko portuan utziko degu, bertatik Hegoaldeko Eriste egingo degu, 7 - 8 orduko ibilaldia eta 1330m-ko desnibela. Kotxeak hartu eta Viadoseko aterpera joango gara lotara.Irailak 15, [...]

7 07, 2019

Espeleo Irteera

Por | julio 7th, 2019|Sailkatu gabea|Sin comentarios

Kaixo: Uztailaren bigarren astebururako espeleologia irteera antolatu degu. Ostiralean aterako gara tolosatik eta Ramales de la Victoria herrian dagoen aterpean egingo degu lo. Apuntatzen den jendearen arabera aukeratuko da ze kobazulotara joan. Eraman beharreko materiala: bertikaletan ibiltzeko material guztia, frontala, kaskoa. Izen emateko azken eguna uztailak 8 astelehena, arratsaldeko 20:30k arte

17 06, 2019

ARRIEL-FORATATA Mendi Irteera

Por | junio 17th, 2019|Sailkatu gabea|Sin comentarios

Kaixo: Ekainak 28, 29 eta 30ko mendi irtera antolatu dugu Arriel eta Foratata mendietara. Ostirala 28 aterako gara Tolosatik eta Quinta Vista Alegre aterpean egingo dugu lo, Pueyo de Tena herrian. Larunbatean Arriel 2824m mendira igoko gara. La Sarrako presatik abiatuta 6 orduko ibilaldia izango da. Igandean Foratata 2341m mendira joango gara Formigal Herritik 5 [...]

18 05, 2019

Aralar mendizerra

Por | mayo 18th, 2019|Sailkatu gabea|Sin comentarios

Kaixo: Maiatzaren 26an Aralarren mendi irteera antolatu dugu. Amezketatik aterako gara,minetatik barrena igo eta Igaratzaraino eramango gaituen GR121 jarraituko dugu eta hortik Lizarrustira. Guztira 20 bat kilometro izangodira,gutxi gorabehera. Izena emateko azken eguna maiatzak 23 (osteguna) oargimendi@gmail.com . Ongi izan.