Kaixo:
Uztailaren 25-26ko astebururako irteera antolatu dugu frantziar pirineoetara.
Uztailak 24, ostirala: Tolosatik aterako gara eta Pueyo de Jaca herrian dagoen aterpera joango gara.Uztailak 25, larunbata: Midi d’Ossau mendira joango gara. Gailur honetara igotzeko III graduko trepada egin behar da. igoerak egun guztia eramango digu.Uztailak 26, igandea: Portalet inguruan mendi bat egingo degu eta ondoren etxera itzuliko gara.
Eraman beharreko materiala: Lo zakua, arnesa, kaskoa, deszensorea, lotzeko kaboa.
Izena emateko azken eguna uztailak 20 astelehena, oargimendi@gmail.com -en