Kaixo bazkide! Euskal presoen aldeko Sare herritarrak maiatzean jarri zuen martxan Izan Bidea dinamika. Ordutik hainbat ekimen burutu dira. Oraingoan 650 tontor deritzon ekimena abiarazi dute. Hala, hurrengo larunbaterako, urriaren 3rako, inoizko erronka handiena iragarri dute. Parte hartzaile guztien artean, egun berean, Euskal Herriko 650 mendi igo eta tontorrera aldarria eramatea da jarri duten erronka. Ekimen eder honekin argi erakutsiko dugu urratsak emateko prest gaudela, maldan gora edo behera, baina guztiok batera, egoera honekin behinbetiko amaitzeko.
Oargi Mendi Elkarteak, Sarerekin batera Aldaon mendira antolatu du igoera, presoen eskubideen aldeko aldarria bertaraino eramateko. Aldaonera joateko, usabal kiroldegian geratuko gara goizeko 7:30etan, autoak hartu eta Gaintzara joango gara. Nahi dutenak zuzenean Gaintzara joatea daukate, 8:00etarako. Edo bestela Aldaoneko tontorrera. Gailurrean 11:15ean aterako dugu taldeko argazkia. Oargi Mendi Elkartetik bazkide eta lagun guztiok animatu nahi zaituztegu ekimen honetan parte hartzera.