Kaixo:

Urriak 12,13 ta 14 astebururako, irteera antolatu dugu, Benasque haranera joango gara, bertatik Tuca De Ixeia ta Turbon mendiak igoko ditugu.
Ostiralean Tolosatik kotxez, Benasqueko aterpetxera joango gara eta bertan egingo dugu lo, 4 ordu inguruko bidaia.
Larunbatean, Urriak 13an Tuca De Ixeia 2837m mendira joango gara,1400m gorabera ta 8ordu inguruko buelta egingo dugu.
Igandean, Urriak 14ean, Turbon 2492m mendira joango gara 1100m gorabera ta 6h inguruko vuelta, ondoren Tolosara itzuliko gara.

Izena emateko azken eguna Urriak 8, astealehena arratsaldeko 20:30ak arte, oargimendi@gmail.com helbidean edo 688698642 telefonoan.

Izena ematerakoan 20€-ko diru sarrera egitea derrigorrezkoa da, bestela ez da izen ematea konfirmatuko.