Kaixo:

Aralarren eraiki nahi dituzten pista berrien proiektuaren inguruan, maiatzaren 18an gipuzkoako mendizale federazioaren batzar orokorrak hartu zuen erabakia, proiektu honen aurka posizioa hartzea eta ingurumenaren babesean lan aktiboa egitea.
Honetaz gain, ekainaren 18an aralarren martxa bat antolatu behar zuen federazioak bertan egitekoak diren pista berrien proiektuaren aurka.
Data hau pasa delarik eta federazioak ez duenez ezer antolatu, Aizkardi eta Oargi mendi elkarteek martxa bat antolatu dugu uztailaren 2an Larraitzetik abiatuta, goizeko 8:30etan.
Erabaki hau bi elkarteen artean hartu dugu, denbora pasatzen ari zelako eta uda gainean dugunez, gipuzkoako beste elkarte guztiekin batzartzeko eta antolatzeko tarte handiagoa behar delako.
Gipuzkoako elkarte eta mendizale guztiak gonbidatzen ditugu martxa honetan parte hartzera.
Gai hau oso garrantzitsuea dela iritzirik, denon parte hartzea eskatzen dugu.

Eskerrik asko.