Kaixo:

Uztailak 31 eta abuztuak 1, 2 eta 3rako irteera antolatu dugu Picos de Europara.

Uztailak 31, osteguna: Tolosatik irten eta Fuente De-ra joango gara. 4 orduko bidaia dago kotxez. Fuente De-tik aterako gara oinez,

Collado Jermosoko aterperaino, 4 ordu inguruko igoera dago eta 1300m-ko desnibela. Aterpean pasako ditugu 3 gau.

Abuztuak 1, ostirala: 3 mendi egingo ditugu, Torre de Salinas, Torre del Hoyo de Liordes eta Torre del Friero.

Lehen mendiak F zailtasuna du, I gradukoa, bigarrenak PD inf.,II gradukoa eta azkenak F sup., II gradukoa.

Buelta osoa 8 edo 9 ordukoa izango da. Berriro ere aterpera bueltatuko gara lotara.

Abuztuak 2, larunbata: Torre de la Palanca eta Torre de Llambrion mendiak igoko ditugu. Torre de la Palanca F zailtasuna du,

I gradukoa eta bigarrena egingo duguna, mendi zailena izango da, PD zailtasuna du, III gradukoa.

Torre de Llambrion Picos de Europako bigarren mendi altuena da. 7 ordu inguruko buelta izango da. Berriro ere aterpera bueltatuko gara lotara.

Abuztuak 3, igandea: Aterpeti k gauza guztiak hartu eta Colladina de las Nievesetik Pico de la Padiorna igoko dugu.

Gero Canal de San Luisetik jeitsiko gara El Cable aldera eta Canal de la Jendudatik Fuente De-ra . 7 ordu ingurukoa izango da buelta. Fuente De-tik Tolosara bueltatuko gara kotxez.

Aterpean 10 pertsonentzako lekua dago hartua pentsio erdian.

Bakoitza bere kanpin dendarekin ere joan daiteke.

Eraman beharreko materiala: kaskoa, arnesa, baga+mosketoia, eguraldiaren eta dagoen elur

kopuruaren arabera kranpoiak eta pioleta.

Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org , azken eguna uztailak 24, osteguna.

Izena ematerakoan 20€ aurreratu beharko dira ondorengo kontuan:

Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038