Kaixo:

Aste santuan Alikantera antolatu dugu irteera.

 

Osteguna hilak 13an goizeko 8etan Usabalgo kiroldegitik Benidorm-erantz aterako gara. Zazpi, zortzi bat ordu ( 703 km). Behin bertan, “Villamar” izeneko kanpinean hartuko dugu tokia egun guztietarako.  “Levante” hondartzatik hiru kilometrotara eskas.

Ostirala, hilak 14an, “Cova de la Autopista” izeneko kobazulora sartuko gara. Ibilbide luzea egingo dugu zehar-zuloz jositako koba honetan.

Larunbatean, hilak 15a, Pego alderantz abiatu eta eguna, Barranc D´Infern izeneko arroila jaisten pasatuko dugu.

Igandean, hilak 16an, “Sierra de Bernia” mendian zehar ibiliko gara tontorrera iritsi aurretik.

Astelehena, hilak 17a, bidaiatzeko erabiliko da.

 

PREZIOA: PERSONA BAKOITZEKO LOA (4 GAU) ETA BIDAIA: 225€.
OHARRA: GOSARIA, JANARIA ETA AFARIA NORBERE KONTURA DOA.

Eraman beharreko materiala: Frontala, arroilak egiteko materiala (neoprenoa, kaskoa, arnesa, deszensorea…)

Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org, azken eguna apirilak 6 osteguna, arratsaldeko 20:30ak arte.

Izena ematerakoan 20€ aurreratu behar dira ondorengo kontuan:

Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038

Agur