Kaixo:

Abenduaren lehenengo astebururako irteera antolatu dugu, Zaraitzuko haranera, Ori eta Abodi mendietara.

Azaroak 30, ostirala, Tolosatik abiatuko gara eta Isaba herrira joango gara lotara.
Abenduak 1, larunbata, Ori (2017m) mendira igoko gara Iratiko etxoletatik abiatuta, Urbeltza errekari jarraituz. 1200m-ko desnibela igoko dugu. Jeitsiera berriz, Urtxuria errekaren ingurutik egingo dugu. Guztira 8-9 orduko ibilaldia izango da.
Abenduak 2, igandea, Abodi (1533m) mendira igoko gara Otsagitik hasita. 700m-ko desnibela eta 5-6 orduko ibilaldia izango da.

Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org , azken eguna azaroak 26, astelehena.
Izena ematerakoan 20€ aurreratu beharko dira ondorengo kontuan:
Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038