MAITZAK 8 Denak Mendira
Por Oargi Mendi Elkartea| 2021-04-28T19:23:19+01:00 abril 28th, 2021|Sailkatu gabea|Comentarios desactivados en MAITZAK 8 Denak Mendira
Kaixo: Aurten ere T3T Mendi Lasterketa antolatzeko asmoa daukagu Ekainak 13an, igandea. Beste urteetan bezela bolondresak behar ditugu Ibarra eta Tolosako bidegurutzeetan egoteko. Goizeko txanda 4 ordukoa izango da (11:00-15:00h), arratsaldekoa motzagoa (15:00 - eskoba pasa arte). Aurten ere bolondres bakoitzari kamiseta bat emango zaio. Anima zaitez eta ezagunei ere komentatu, denen laguntza beharko degu [...]
Kaixo:Oargi Mendi Elkartetik Sarek antolatutako ekintza honetan parte hartzera animatzen zaituztegu federatu eta bazkide guztiei. Agur. https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfglJyln3pQJ-V-1ItXO4bPtz90vYvKJ_qWgbWMS_ZN4xl98w/viewform SareDescarga
Akordioa, 2021eko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean, eta 2021 osoan izango du balioa. Joan den larunbatean, azaroaren 21ean, hainbat hilabete negoziatzen eman ondoren, federazio-lizentzien 2021eko prezioak aurkeztu ziren ohiko batzarrean, eta bertan, Euskal Mendizale Federazioaren Zuzendaritza Batzordeak, Gazteentzako Espainiako Aterpetxeen Sarearekin (REAJ) izandako elkarrizketak aurkeztu ziren, eta negoziazio horiek emandako botoen % 85ekin onartu ziren. [...]
Tolosa 2020-12-02 Kaixo, Oargi Mendi Elkartea, abenduaren hasieratik aurrera 2021eko federatu txartelen tramitazioak egiten hasiko da. Txartelaren eskaera egiteko, ondoko orrian zure datuak idatzi eta Laboral Kutxaren kontuan dirua sartu. Ondoren, elkartean aurkeztu betetako orria eta diru sarreraren ordainagiria. Luzapena bakarrik ordaindu behar da federatu txartela egin ondoren luzapen bat egiten baduzu. Internet bidez [...]
Kaixo: Eskaladan hobetzeko entrenamendu klase batzuk antolatzen ari gara Antton Zabala eskalatzailearekin,Urtarrilran hasita Apirila arte guztira 4 hilabete, Bi aukera egongo dira astean egun bat 1.30 orduko saioa edo astean bi egunetan 3h asten, egunak astelehen ta asteazken izango dira ta ordua oraindik zehaztu gabe.Entrenamendu egun batekoa astean 30€ guztira 18 egun.Entrenamendu bi egun astean [...]
Kaixo:Azkeneko arauen arabera gaurtik aurrera ezingo da sukaldea eta elkartea erabili, bakarrik rokodromoa egongo da irekita bazkideentzako baita bulegoa ere betiko ordutegian.Batzarra ere atzeratuko da eta mendi irteera guztiak ere ez dira egingo oraingoz.Agur.
Kaixo:Atxikituta bidaltzen dizuet urrengo batzarraren informazioa,dudarik izan ez gero jarri gurekin harremanetan.Zuezendaritza aldaketa dela eta gonbita zabaltzen dizuegu zuzendaritza berrian sartzeko, animatu!! BatzarraDescarga
KaixoUrriak 18, igandea irteera antolatu dugu Ungino mendira.Tolosatik goizeko 7etan aterako gara eta Madaria herrian kotxea utzi ondoren Ungino, Eskutxi eta Peña de Aro mendiak igoko ditugu. 16km inguruko ibilaldia izango da eta 830m-ko desnibela izango du.Izen emateko azken eguna urriak 16 ostirala izango da, oargimendi@gmail.com.