Kaixo

Otsailaren 21erako irteera antolatu dugu Adarrara.

Goizeko 7:15etan aterako gara Hernaniko tren geltokitik, lehen zatia errepidetik joango gara Pardiola baserri ingururaino,

gero bidea pista bihurtzen da eta Muniskoko megalitoen ondotik Onddi mendira igoko gara,

bertatik Adarrara joango gara eta hemendik Aizkorrikoko mendira, bertatik Otitako aparkalekura jeitsiko gara

Idoiaga baserri ondotik pasata eta Plazaolako bidea jarraitzen Andoainera iritsiko gara.

Andoainetik Buruntza mendia igoko dugu eta gero Santa Barbarara igoko gara Hernanira bueltatu aurretik.

Ibilbidea 10-11 ordukoa izango da.

Gero nahi duenarentzat sagardotegi bat antolatu dugu Itxas Buru sagardotegian.

20 pertsonentzako lekua gorde dugu eta etorri nahi duenak 30€ aurreratu beharko ditu elkartean edo ondorengo kontuan.

Laboral Kutxa 3035 0028 11 0281141038

Izena emateko 688 698642 telefonoan edo info@oargi.org,

apuntatzeko azken eguna otsailak 12 edo 20 plaza bete arte (sagardotegira apuntatu nahi duenak) edo otsailak 19 irteerara bakarrik etorri nahi duenak.