Nomada Espiritua
Por Oargi Mendi Elkartea| 2024-04-23T09:52:32+01:00 abril 23rd, 2024|Sailkatu gabea|Comentarios desactivados en Nomada Espiritua
Kaixo: Apirilak 28an mendi irtera antolatu dugu Auza mendira. Erratzu herritik abiatuko gara eta ibilbide zirkularra egingo dugu hasierako lekura itzultzeko. 6-7 orduko ibilaldia izango da. Tolosako Usabal kiroldegitik abiatuko gara goizeko 7tan. Izena emateko azken eguna, osteguna 25 iluntzeko 20:30ak arte, 68869642 telefonoan edo emailez.
Kaixo: Hurrengo Igandeako Martxoak 17 Irteera antolatu dugu Anboto ingurua, Tolosako Usabal aparkalekutik aterako gara goizeko 7:30tan. Atxartetik abiatuko gara, bertatik Arrazolara joango gara eta anbotoko IE-ko ertzetik igoko gara bertara (gehienez II+), eta ondoren ertz guztia jarraitzen Alluitzeraino iritsiko gara. Ibilbidea 6-7 ordu ingurukoa izango da. Izena emateko oargimendi@gmail.com, azken eguna osteguna 14. Bialtzen dugu [...]
Kaixo: Datorren igandea, otsailak 18, Aizkardikoekin irteera antolatu dugu Ganekogorta mendira. Ibilbideak 16km-ko luzera izango du eta 1300m gorabehera. Izena emateko azken eguna otsailak 15 osteguna izango da, oargimendi@gmail.com emailean. Izen ematen duen jende kopuruaren arabera autobusean joango gara eta orduan zehaztuko dugu ordua. Agur.
Atsaldeon, Urtarrilak 20/21 eko Belagualdean egingo den mendiko eskiko ikastarorako 3 pertsona daude apuntatuta, taldea osatzeko pertsona bat falta da. Gutxienezko taldea 4 pertsonakoa da eta geienez 6 pertsona. 150€ izango da bi eguneko ikastaro/irteera pertsonako, lotokia eta jana aparte. Lo egiteko Isaba inguruan izango da eta elur kondizioen arabera, Belagua aldera edo Linza aldera [...]
Kaixo: Iganderako irteera antolatu dugu Adarra inguruan, buelta 3-4 ordu ingurukoa izango da, Usabal aparkalekuan geldituko gara 8:30h tan ( 9h tan Besabiko Aparkalekuan ) Izena emateko oargimendi@gmail.com azken eguna izena emateko osteguna 11. Agur.
Atsaldeon: Bialtzen dugu 2024ko bazkide fitxa betetzeko papera, nahibazue emailez bidali edo bugoko ordutegian pasa elkartetik. Aurtengo Tarifak: 21 urte edo gazteago 50€ urtea Helduak (oargin federatuta edo Gastronomikako bazkidea) 90€ urtea Helduak 140€ urtea Nahibazue aukera egongo da 6 hilabero ordaintzea. Ordainketa Metalikon bulegoan edo bestela tranferenzi bidez ES06 3035 0028 11 0281141038 Kontuan, [...]
Kaixo: Abendutik aurrera 2024ko mendi aseguroa egiten hasiko gara. Bulego ordutegia astelehen ta ostegun 19h tik 20:30h arte.
Kaixo Azaroaren 19an irteera antolatu dugu kobazulo errex batzuk ikusteko. Arabako Zikuiano herritik bide errex batetik arburu mendizerrara igoko gara, bertan hainbat kobazulo bisitatuko ditugu. Kobazuloak oso errexak dira, edonor joan daiteke. Bertako tontor batzuk ere igoko dira. 4 edo 5 ordu inguruko ibilaldia izango da. Eraman beharreko materiala kobazuloak bisitatu nahi badira kaskoa eta [...]