|
Itxura ederra hartu du Oargi Mendi Elkarteko rokodromoak. 2008ko irailean hasi ziren berritze eta handitze lanak. Hilabeteotan, Oargiko kideak hortxe aritu dira soldaketa lanetan eta areto osoa egur panelez apaintzen. Baina jada, eskalatzeko moduan da. Gainera, bazkide egiten bazara orain, rokodromo berrituan sartzeko giltza eskuratu ahal izango duzu eta, horrela, hobeto egokitzen zaizun ordutegian eskalatu ahal izango duzu.
Oargiko rokodromoa gure inguruan jarri zen lehenetarikoa izan zen. Boulderrean aritzeko aretoa duela urte asko jarri zen, baina azken boladan oso jende gutxi aritu izan da bertan eskalatzen. Mendi Elkarteak, ordea, bultzada bat eman nahi dio Oargiko rokodromoari eta horretan aritu dira azken hilabeteotan, eraberritzea lanak egiten. Orain, instalakuntza berritua dagoen honetan, jendea gonbidatu nahi dute bertako bazkide izatera. 196,06 m2 azalera Egungo rokodromoak 192,06 m2 azalera dauka. Hauetatik 122,27m2 pareta bertikal-arrunta dira, 44,29 m2 jausia du eta 25,5 m2 sabaia. Pareta hauek presa eta txapa bidez osatuta daude, boulderraz gain 5-6 m altuera duten paretetan gora egin ahal izateko. Eskalatzeko materiala erabiltzeko aukeraOargiko rokodromoan bazkide egin ahal izateko urtean 32€ baino ez dira ordaindu behar. Hori, Oargin Mendi Elkarteko federatuen edo elkarte gastronomikoko bazkideen kasuan. Federatu gabeen kasuan, 50€ urtean. Baina 22 urtetik beherakoek, 5€ baino ez. Aipagarriena, dena den, zera da: kuota hau ordaintzen dutenek rokodromoan sartzeko giltza izateko eskubidea izango dute, bakoitzak nahi duen ordutegian eskalatu ahal izateko. Horretaz gain, bazkideentzat eskalatzeko materiala egongo da erabilgarri, eta eskalada hastapeneko ikastaroak jasotzeko aukera izango dute. Informazio gehiago, Oargi elkarteanIzena eman nahi duten pertsona guztiak Oargi Mendi Elkartetik pasa beharko dute astelehen, asteazken eta ostegunetan, 19:30etik 21:00etara. Informazio gehiago jaso nahi duenak dei dezala telefono zenbaki honetara, 688 698 642, edo e-posta idatzi dezala helbide honetara:
Esta dirección electrónica esta protegida contra spambots. Es necesario activar Javascript para visualizarla
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu Azkenik, egitasmo hau aurrera ateratzen lanean aritu den jende guztiari esker mila eta eskalada gozatzen dutenei edo ezagutu nahi dutenei gonbidapen irekia luzatzen diegu.
|