Mikel lanbroa tartera izkutatu zaigu baina ez da joan, gure herreka, mendi eta bazterretan dago, gure herreka, mendi eta bazterren soinuak bere musikan dauden era berean. Mikelek izkutukoak bere baitan ikusten zituen bezala guk gure bazterrak ikustean aurkituko dugu Mikel.