|
Escrito por Administrator
|
|
Lunes 30 de Enero de 2012 09:45 |
|
Kaixo:
Hurrengo asteburuan Otsailak 3,4, eta 5ean Kantabria aldera joango gara, oraingo honetan irteera espeleologiakoa izango da, ez da esperientziarik behar, bertan taldeak osatuko ditugu eta jendearen arabera izango da zailtasuna.
Arropa zaharra eta aukera izan ezkero bota zahar batzuk eraman behar dira, eduki ezkero ere arnes bat bestela materiala Oargin alokatzeko aukera badago.
Gauak Ramales De La Victoria herrian dagoen aterpean igaroko ditugu.
|
|
|
Escrito por Administrator
|
|
Viernes 06 de Enero de 2012 17:05 |
|
Aurtengo lehen irteera hurrengo urtarrilak 15ean edukiko dugu, asmoa da tolosatik abitu autobusez (Usabal polikiroldegitik) goizeko 8-etan eta Zumaian hasi ibilbidea, iraupena 5 ordu ingurukoa izango da eta flysch inguru guztitikan ibiliko gara, beraz irteera oso polita izango da. Deba herrian bukatuko dugu ibilbidea eta buelta etxera, mendian jateko janaria eraman beharko da.
Izena emateko azken eguna asteazkena 12 izango da, izena emateko emailez
Esta dirección electrónica esta protegida contra spambots. Es necesario activar Javascript para visualizarla
edo
Esta dirección electrónica esta protegida contra spambots. Es necesario activar Javascript para visualizarla
bestela 688698642 mugikorrean 18h-tik 21h-etara.
Eskertuko dizugu lehenbailen apuntatzen bazeate autobusena antolatzeko.
http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=1574438
http://bolitx.foroperegrino.es/index.php?/archives/125-De-Zumaia-a-Deba-por-los-acantilados.html
http://www.txerturi.com/images/gi_zumaia_deba.pdf |
|
|
Escrito por Administrator
|
|
Miércoles 30 de Noviembre de 2011 18:28 |
|
Oargi Mendi Elkartea abenduaren hasieratik aurrera 2012ko federatu txartelen tramitazioak egiten hasiko da.
Internet bidez federatzeko aukera dago, web horrialdeko goiko menuan "FEDERATU TXARTELA" jartzen duen gunean klikatu eta bertan federatzeko behar diren horriak eta prezioak aurkituko dituzu.
Ordutegia: astelehena, asteazkena eta osteguna 19:00etatik 21:00etara.
Gogoratu nahi dizuegu federatuentzako liburutegi zabal bat daukagula, bertan mapak, liburuak, gidak (eskalada, arroilen jaitsiera…) etb. eskuragarri daudela.
Ekintza desberdinak egiteko materiala ere alokatzeko aukera dago (kranpoiak, pioletak, erraketak, neoprenoak, arnesak, kaskoak, etb.).
Urtean zehar mendi elkarteak antolatzen dituen ekintzetan parte hartzera animatzen zaituztegu. |
|
|
|
|
<< Inicio < Anterior 1 2 Siguiente > Fin >>
|
|
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL |