Aldaon Mendi Irteera
Kaixo bazkide! Euskal presoen aldeko Sare herritarrak maiatzean jarri zuen martxan Izan Bidea dinamika. Ordutik hainbat ekimen burutu dira. Oraingoan 650 tontor deritzon ekimena abiarazi dute. Hala, hurrengo larunbaterako, urriaren 3rako, inoizko erronka handiena iragarri dute. Parte hartzaile guztien artean, egun berean, Euskal Herriko 650 mendi igo eta tontorrera aldarria eramatea da jarri duten erronka. [...]