Kaixo:

Aste Santurako irtera antolatuko dugu Leon eta Asturias artean dagoen Las Ubiñas mendietara. Apirilaren 6tik 10ra. Ubiña haundia eta txikia igoko ditugu. Inguruko beste gailur batzuk ere bai. 4 gau Meicin aterpean pasako ditugu. Gosariak eta afariak emango digute bertan, gainontzeko janaria norberak eraman behar du. Pentsio erdia 40 euro da. Kranpoiak eta pioleta eraman behar dira badaezpada, eta lo zakua. Osteguna goizeko 6tan abiatuko gara Tolosatik, Tuiza de Arriba herrira joango gara, eta bertatik oinez ordu 1 aterpera. Biaiako gastuak aurrezte aldera ahal den auto gutxien eraman nai ditugu, beraz denon partetik ahalegina egitea eskatzen dugu. Izena emateko epea martxoak 27 iluntzeko 20;30 ak arte eta 20 euro ordaindu beharko dira.

Agur.