? Tamalez, larunbat honetako #650Tontor ekimena atzeratzeko erabakia hartu behar izan dugu, eguraldiak ⛈️ + ? ez baitu igoera era seguruan egiteko aukerarik ematen.

Ekimen honi begira sortutako ilusioa , egindako lan izugarria eta animatu den herritar kopurua aintzat hartuta, 2021eko maiatzaren 8ra atzeratzea erabaki dugu mendi tontorren igoera historiko hau ⛰️ baldintza egokietan egiteko aukera izango dugula ziurtatzeko (izen-emateak mantenduko ditugu). Beraz,  gorde data eta jarraitu ekimen honen parte izaten guztion artean maiatzean #650tontor igo ditzagun.

Larunbat honetan, mendietara igo ezin garen arren, herrietan elkartzeko deia luzatu nahi dizuegu, 12.00-13.00ak inguruan, mendietara igotzeko asmoz ginenok argazkiak ??atera eta sare sozialetan jartzeko (Sarek zabaldutako telefono zenbakietara), gure aldarria zabaldu eta milaka garela erakutsiz.